NORI DAGO ZUZENDUTA?
DBHko 4. mailako ikasleak.
HELBURUAK
DBHko eta Batxilergoko ikasleek Zientziarekiko eta, bereziki, Kimikarekiko duten interesa sustatzea da proiektu honen helburu nagusia. Bide batez zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrizketa hobetzea nahi da, bokazio zientifikoak areagotuz. Modu horretan, etorkizuneko, ikerketa, garapena eta berrikuntza lehiakorragoak izatea bermatu nahi da.
ZERTAN DATZA?
Ikasleek zenbait esperimentu egingo dituzte hiru irakasleren begiradapean; irakasleetako bat ikastetxekoa bertakoa izango da, eta beste biak, berriz, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko bat. Era berean, EHU/UPVko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleek egingo dituzten demostrazio-saiakuntza batzuk ikusiko dituzte.
OHARRAK
Talde bakoitzean, gehienez ere, 12 ikasle egon ahal izango dira, eta ikastetxeko kimikako irakasle batekin etorri beharko dira. Talde bakoitzari dagozkion jarduerak edo ekintzak egiteko aurreikusitako denbora 4 ordukoa da.
NOIZ
DBHko 4. mailako ikasleentzako 2019ko Kimika Bizirik ekintza Urtarrilaren 14tik 18ra burutuko da
Ordutegiak:
Goizeko txanda: 9:30-13:00
Arratsaldeko txanda: 15:00-18:30
Izen ematea web orrialde honetan egin ahal izango da 2018ko azaroaren 19 (8:00h) eta 24 bitartean.
NON
Zientzia eta Teknologia Fakultatean
http://wikimapia.org/12968/es/U-P-V-E-H-U-Campus-Leioa-Erandio
http://www.ehu.es/eu/web/bizkaia/nola-iritsi